martes, 16 de septiembre de 2014

EZ LEKUAK ERAKUSKETA

IKER MORENO - OIER ZUÑIGA
irailaren 18tik urriaren 8ra
zabaltze jaia: irailak 18, 20:00

Marc Augé antropologoak Non-lieux. Introduction à une anthropologie de la surmodernité (Ez-lekuak. Sobremodernitatearen antropologia bati sarrera) idatzi zuen XX.mendearen amaieran. Bertan, jendarte garaikidea gehiegikeriak definitzen duela baieztatzen du:
“Kategoria handiek jasan izan dituzten aldaketei erreparatu behar diegu. Izan ere, pertsonek haien identitate eta harremanak hauetan oinarrituta pentsatzen dituzte.”

“Sobremodernitate egoera gehiegikeriaren hiru figuren bidez ezaugarritzen saiatu gara: gertaeren ugaritasun handia (surabondance), ugaritasun handi espaziala eta erreferentzien indibidualizazioa.”

Ez -lekuak elkartze anonimorako espazio garaikideak dira, non, mugimenduan ari diren pertsonek itxaron-tarte bat igaro behar duten. Sekula berriz elkartuko ez diren pertsonen arteko begirada trukeak ozta ozta onartzen dituzte.
Ez-lekuek zoriz sortzen eta desegiten diren multzoen elementu bihurtzen dituzte hiritarrak. Ez-lekuak egungo eta etorkizuneko giza-izatean sinbolikoak dira.

Ez-lekuek gure izatearen eraikuntzan duten eragina aztertu eta obra grafiko eta plastikoa sortu dute Iker Moreno eta Oier Zuñigak eta irailaren 18tik urriaren 8ra ikusgai izango da Iruñeko Dormitaleria54 aretoan. Irailaren 18an 20:00etan, jai txiki baten bidez zabalduko dute erakusketa.


El antropólogo Marc Augé escribió Non-lieux. Introduction à une anthropologie de la surmodernité (Los no lugares. Espacios del anonimato. Una antropología de la sobremodernidad) a finales del siglo XX. En él, afirmaba que el exceso definía la sociedad contemporánea:
“Es necesario prestar atención a los cambios que han afectado a las grandes categorías a través de las cuales los hombres piensan su identidad y sus relaciones recíprocas.”
“Hemos tratado de caracterizar la situación de sobremodernidad mediante las tres figuras del exceso: la superabundancia (surabondance) de acontecimientos, la superabundancia espacial y la individualización de las referencias.”

Los no lugares son espacios propiamente contemporáneos de confluencia anónimos, donde personas en tránsito deben instalarse durante algún tiempo de espera. Apenas permiten un furtivo cruce de miradas entre personas que nunca más se encontrarán.
Los no lugares convierten a los ciudadanos en meros elementos de conjuntos que se forman y deshacen al azar y son simbólicos de la condición humana actual y más aún del futuro.

Partiendo de la influencia que los no lugares tienen en la construcción de nuestra identidad, Iker Moreno y Oier Zúñiga han desarrollado una obra gráfica y plástica que expondrán del 18 de septiembre al 8 de octubre en la sala Dormitaleria54 de Pamplona. El 18 de septiembre inaugurarán la exposición mediante una pequeña fiesta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada